Norvegiako Polizia Zerbitzua edo Politiet (norvegierazPoliti- og lensmannsetaten) Norvegiako herrialde osoko segurtasun publikoaz arduratzen den polizia nazionala da. Norvegiako Justizia eta Polizia ministerioaren menpea dago.
Egunerokotasunean agenteek ez dute su-armarik eramaten, normalean patruila-autoetan izaten dituzte. Adibidez, 1994 urtetik 2004 urtera agenteek 79 tiro egin zituzten guztira eta horietatik 48 2004an burututako lapurreta batean.